Inmakuladako ikasleek hygehos softwarea erabiltzen ikasiko dute

Ataria 2015eko martxoaren 4a

Inmakulada ikastetxea eta Asuncion klinika, hitzarmena sinatzen

Asuncion klinikak sortutako erreminta pazienteen mediku-historiala kudeatzeko da

Asuncion klinikak adierazi duenez, Tolosako Inmakulada ikastetxean hygehos softwarea erabiltzen ikasiko dute. Hygehos Asuncion klinikak pazienteen mediku-historiala modu errazago batean kudeatzeko sortutako softwarea da. Eskolak simulazio eta paziente birtualen bidez emango dituztela esan du klinikak.

Diagnosi Irudia eta Osasun Dokumentazioko goi mailako heziketa zikloko ikasleek eta Erizain Laguntzailea eta Farmaziako erdi mailako heziketa zikloko ikasleek ikasiko dute softwarea erabiltzen.

Inmakulada ikastetxeak metodologia oso praktiko eta errealista erabiltzen du bere ikasketa programan, bere nahia ikasleek lanpostu bateko beharrak eta lan eskakizunak zeintzuk diren ezagutzea baita.

Programa informatiko honen irakaskuntza era praktiko batean eskainiko dute, benetako adibideekin, eta ikasleek euren bizitza profesionaletan topatuko dituzten egoerekin, baina modu birtualean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!