Kultur arloko irizpide nagusien inguruan hausnartu du EH Bilduk Tolosan

Ataria 2015eko martxoaren 2a

Kultur arloko udal eta foru hauteskundeetarako programa zehazteko helburua izan du batzarrak. Xabier Olano, Gipuzkoako ahaldungaia, bertan izan da.

Euskal kulturaren adierazpenen helburuak, jai ereduak, kultur azpiegituren elkarlana eta euskal industria, euskal kulturaren hedapenean komunikabideen lana eta beste hainbat gai jorratu dituzte bertan. Zentzu horretan, "eragileek duten garrantzia" azpimarratu du Olanok.

Beste hainbat kontzeptu ere jorratu dituzte: Euskal Herriko kultur aniztasuna, kanpokoekin batera bere herriaren historia, ohitura eta kultura ezagutzeko duen eskubidea, kultur ekologikoa, auzolana...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!