Saski tentagarria, Cristina Huarterentzat

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko otsailaren 28a

Ataria irratiko aste honetako lehiaketan Tolosako Azokako produktuz osatutako saskia irabazi du tolosarrak, Zerkausiko ekoizleen eskutik; a Lurretik sukaldera postuko bi pintxo eta edari ere jaso ditu opari.

Garaian garaiko produktuez gozatzeko aukera paregabea izango du Cristina Huarte tolosarrak, Ataria Irratiko zozketako irabazlea izan baita. Hilean behin Tolosako Azokako ekoizleei produktuak sari tentagarri izaten dira, eta gaur jaso du oparia, azokan bertan.

Garaiko barazkiez gain –azenarioak, porruak, eskarola– hiru ogi mota, feijoa fruituarekin eginiko marmelada berezia eta Mahalako arrautzesneak ekuratu ditu saskiak. Horrekin batera, gainera, duela lau hilabete larunbateroko azokan martxan jarritako Lurretik sukaldera postuko bi pintxo eta bi edari dastatzeko txartela ere oparitu dio Arrate Iturbe azokako dinamizatzaileak. Aipatzekoa da, postu honetan Zerkausiko ekoizleen produktuak eskaintzen dituztela, astero, baina sukaldean prestatuta. Horrela, garaian garaiko produktuekin hainbat errezeta egiten dituzte, pintxoak bi euroan salduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!