Garaipena baina zertxobait gehiago

Asier Imaz 2015ko ots. 26a, 15:21

Asteburu garrantzitsua, erabakigarria, interesgarria, aurrean duguna. Tolosaldeko gorengo mailako bi taldek, partida garrantzitsuak, erabakigarriak eta interesgarriak jokatzen dituztelako. Aste honetan, beraz, bi talde horiekin egon beharra dago: ez dago aitzakiarik. 

Larunbata, 16:30ak, Berazubi. Erregional Ohorezko Mailako partida jokatuko da bertan: Tolosa CF-Aretxabaleta. Laugarrena, bigarrenaren aurka. Bost puntuko aldea. Eta ez ahaztu, liga amaitzean, bi taldek bakarrik izango dute igoera jokatzeko aukera. Lehen sailkatua zuzenean igoko da, bigarrenak, ligaxka jokatu beharko du. Jokalari urdinak gorantz datoz; astean zehar entrenamendu onak egin dituzte, eta Iker Dorronsoro entrenatzaileak prest ikusten ditu. Harmailak betetzeko garaia iritsi da! Has dadila partida!

Iker Dorronsoro, Tolosa CF taldeko entrenatzailea:


Igandea, 12:30ak, Iruña. Tolosa Eskubaloiak etxetik kanpo jokatuko du Anaitasunaren aurka. Hau da, hirugarrena eta bigarrenaren arteko lehia. Nafarrek lau puntu ateratzen dizkie tolosarrei sailkapenean. Partida erabakigarria izango da. Estatuko lehen mailan, faboritoek ez dute ia partidarik galtzen, euren artean ez bada. Horregatik, urdinek ez badute irabazten, igoera faseko lehen bi postuak urrunegi joango zitzaizkien. Iñigo Arratibel jokalaria horren jakitun da. Anaitasuna talde gogorra dela dio, baina joanekoan Tolosak irabazi zuela gogoratzen du. Ea igandean errepikatzen duten garaipena.

Iñigo Arratibel, Tolosa Eskubaloia taldeko jokalaria:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!