Zuhaitz, lore eta landareek hartu dute Trianguloa plaza

Maier Ugartemendia 2015eko otsailaren 21a

Azoka berezia ospatu da gaur goizean; eguraldiak gehiegi lagundu ez duenez, saltzaileek horrek erosleak "atzeratu" dituela uste dute

Euskal Herriko 15 mintegik jarri dituzte euren postuak Trianguloa plazan. Landare ekologikoek eta bonsaiek tartea izan dute, baina baita larunbatero kalean izaten diren mintegiek ere.  Mintegi horietako bateko kide da Ramon Urkizu, eta berak azaldu digunez goiza ez da espero bezain ondo joan, eguraldiak jendea "atzeratu" egin duela uste du. Eurek basoko eta frutarako zuhaitzak saltzen badituzte ere, azokan gehien fruta arbolak saltzen direla adierazi digu; batez ere sagarrak.

Plaza euriak atseden emandakoan gehixeago betetzen bazen ere, euria izan da nagusi gaurko azokan eta aterkiak aterata ibili behar izan dute bertako lore eta landareak ikustera edo erostera gerturatu behar izan dutenek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!