Euskahaldun! materiala saltzen, Tolosan

Ataria 2015eko otsailaren 21a

19. Korrika gainean da, eta gaur Tolosako Trianguloa plazan jarri dute postua.

Bi urtez behin egiten den KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du, eta hilabete barru iritsiko da eskualdera. Urepelen hasi eta Bilbon amaituz. Aldez aurretik, ordea, materiala saltzeaz gain laguntzaileak behar ditu.

12 euroren truke, laguntzaile zarela adierazten duen pina, Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika Laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzu. Honekin, besteak beste, euskara ikasteko aukerak zabalduko dira eta  euskalduntzean urrats gehiago egingo dira.

Eskualdeko hainbat herritan makina bat ekimen eta ekitaldi antolatuko dira 19. Korrikari bultzada emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!