Martxoaren 21 eta 22an pasako da Korrika eskualdetik

Ataria 2014ko abenduaren 22a

Albiste barruan daude ordutegiak herriz herri. Horrez gain, Tolosaldeko batzordea osatzeko bilera egingo da urtarrilaren 23an.

Euskahaldundu gaitezen lelopean, martxoaren 19tik 29ra zeharkatuko du Korrikak Euskal Herria, Urepelen hasi eta Bilbon amaituz. Tolosaldeko eskualdeari dagokionez, martxoaren 21ean eta 22an igaroko da Korrika 19. Jarraian dituzue ordutegiak:

Martxoaren 21ean

BERASTEGI: 05:30
ELDUAIN: 06:25
BERROBI: 06:40
BELAUNTZA: 06:50
IBARRA: 07:05
TOLOSA: 07:10
HERNIALDE: 08:00
ANOETA: 08:05
IRURA: 08:15
AMASA-VILLABONA: 08:30
ZIZURKIL: 08:50
ADUNA: 09:00

Martxoaren 22an

BIDANIA-GOIATZ: 21:50
ALBIZTUR: 22:25
TOLOSA (kanpoaldea): 22:55
ALTZO: 23:10
ALEGIA: 23:20
IKAZTEGIETA: 23:35

Korrikaren oihartzuna ahalik eta ozenena izan dadin, Tolosaldeko Batzordea osatzeko bilera egingo da urtarrilaren 23an, 19:00etan. Lekua aurrerago zehaztuko dute.

Bestalde, Korrika arropa salgai dago Andoaingo AEKn, ondorengo ordutegi eta helbidean:

Astelehenetik ostegunera: 09:30-13:00/16:00-19:00
Ostiraletan: 09:30-13:00
Gabonetan itxita

Helbidea: Extremadura Kalea, 5 behea. Andoain.
Telefonoa: 943.59.17.04

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!