Segurtasun sailak Tolosako Udalaren adierazpenarekin bat egin du

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko ots. 20a, 17:28

"Festak modu baketsuan" bizitzeko konpromisoa aldarrikatuz, udalak egindako adierazpenekin bat egin dute Segurtasun Sailak eta Oria Ertzain etxeak

Asteartita gauean Tolosan izandako gertakarien harira, Segurtasun Sailak eta Oria Ertzain etxeak bat egin dute Tolosako Udalak inauteri ondorenean argitaratutako adierazpenarekin.

Besteak beste, Segurtasun Sailak "gogor salatu" nahi izan du "arazoak konpontzera bertaratu ziren Ertzainak erasotu eta zauritu" zituztenen jarrera eta, halaber, "erasotzaileak babestu" zituztenen jarrera.

Segurtasun Sailak bidalitako prentsa oharraren arabera, "beti dago lekuz kanpo festa giroa indarkeriarako eta bortxakeriarako erabiltzea" eta, "are gehiago, indarkeria eta liskar egoerak sortzen direnean, arriskuan egon litezkeen herritarrak laguntzera hurbiltzen diren Ertzainen lana irainka eta kolpeka oztopatzea".

Horrenbestez, Asteartitatik Hausterre egunerako goizaldean hiru atxilotu eta hiru zauritu izan zirela gogora ekarri ondoren, "gogor salatu" dute atxilotuek eta haien ingurukoek eskainitako prentsaurrekoa, Tolosako Udalaren adierazpenarekin bat eginez: "Inauteriak tolosar guztien partaidetzaz eta konpromisoaz antolatzen diren festak dira, eta elkarbizitzak ere denon arteko konpromiso bera eskatzen du. Zentzu horretan, udalak bere esku dauden tresna guztiak jartzen jarraituko du, baina elkarbizitzaren sustapenean, denon inplikazioa behar-beharrezkoa da, norbere alea ezinbestekoa baita, jazarpen, eraso, jipoi eta bestelako bortxen aurkako lanketan".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!