ELAk eta Ernek herritarren jarrera salatu dute, asteazkeneko istiluetan

Tolosaldeko Ataria 2015eko otsailaren 20a

"Bakerantzako pausorik ez" dutela ematen nabarmendu du ELAk

Pasa den asteazken goizaldean, Tolosako Kale nagusian izandako gertakarien inguruan beren balorazioa egin dute, Erne eta ELA sindikatuek, El Diario Vasco egunkariaren arabera.

Biek ala biek istiluak salatu dituzte, eta atxilotuen eta haien inguruko herritarren jarrera salatu nahi izan dute. Ernek, bere aldetik, elkartasuna azaldu nahi izan die lankideei eta, bide beretik, Tolosako inauterietarako baliabide eskasak ere gaitzetsi nahi izan ditu.

Halaber, ELA sindikatuak herritarrek jarrera salatu du: "bake bizikidetza baterantz pausoak eman beharrean, kalea berena dela berresten dute, behin eta berriro, eta etsaitzat dituzte kaleko segurtasuna zaintzen dutenak. Gizartea garaiz dabil, horrelakoak salatzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!