Tolosako San Esteban auzoko Zuberoa etxe sailean izan da sutea, eta bi pertsona Asuncion klinikara eraman dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kea arnasteagatik.
Goizaldean piztu da sua, 04:30ak aldera, eta, lehen aztarnen arabera, berogailu batek eragin du ezbeharra. Horrela, Ertzaintza, Udaltzaingoa nahiz Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 06:00ak inguruan lortu dute sua itzaltzea.