Igandera arte bidali ahal izango dira inauterietako lehiaketarako argazkiak

Ataria 2015eko otsailaren 19a

Aitor Urkia
Dj Bull
Ixi Urkola
Ikatxa
Joxe Mari Ibarluzea
Egoi Lasa
Asier eta Pello Aranburu
Joxi Balerdi
Itziar Jauregi
Arantza Amonarriz
Ainhoa Muñagorri
Mario Imaz Larrañaga
Maria Imaz Barquero
Josetxo Perez
Alazne Aizpuru
Jone Bernal

Irabazleak Zelai talasoterapian bi lagunentzat zirkuitu berezia jasoko du, eta bigarrenak, Eguzkitza Sagardotegian bi lagunentzako afaria. Igandea baino lehen bidali beharko dira argazkiak.

Bukatu da sei eguneko festa, eta orain Ostegun Gizenetik hasi eta Asteartita bitarteko egunak argazki eta bideoetan ikusiz gogoratzea geratzen da. Momentu onak edota ez hain onak, festa edo aje egunak, mozorroak, koloreak,... argazkitan jaso nahi ditu TOLOSALDEKO ATARIA-k

Nork ez du argazkiren bat atera inauterietan? Gaur egun, oso ohikoa da argazkiak ateratzea, eta guk argazki ikusgarri horiek jaso nahi ditugu lehiaketan. Inauterietan argazki kamarari eragin eta TOLOSALDEKO ATARIA-ra bidaltzeak saria izango du. Beste urte batez, Inauterietako argazki lehiaketa martxan baita.

Hasi ateratako argazkien artetik onena edota bitxiena aukeratzen eta bidali lehiaketara. Parte hartzaileek igandera bitarte izango dute euren irudiak argazkiak@ataria.info helbidera bidaltzeko aukera. Izen-abizenak, herria eta izenburua edo azalpen txikia gehitu beharko zaizkio argazkiari. 300ppp bereizmena eta 30 zentimetroko zabalera izan beharko du gutxienez argazkiak.

Parte hartzaile bakoitzak argazki bat bidaltzeko aukera izango du. Epaimahaiak lehiaketara iristen diren argazki guztien artetik bi onenak aukeratuko ditu, eta martxoaren 6ko aldizkarian argitaratuz emango dira jakitera bi argazki sarituak, saridunen izenak emango ditu argitara.

Argazki onenak, hau da, irabazleak, Zumaiako Zelai Talasoterapian bi lagunentzako sasoian jartzeko zirkuitu berezia jasoko du sari gisa. Bigarrenak, berriz, Tolosako Eguzkitza sagardotegian bi lagunentzako afaria lortuko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!