Astelenita 2015

Astelenitako arratsaldea, txaranga, zezenak eta aisialdi taldeak

Asier Imaz 2015ko ots. 16a, 19:47

Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangak Plaza Zaharretik irten direnean, ateri zegoen. Euria, zezen plazan hasi da. Eta geratzeko asmorik ez duela dirudi.

Aisialdi taldeko kideak, goiza dantzan pasa ondoren, arratsaldean zezen plazara joan dira. Ezustekorik ere izan da, zezen batek zirrikitu bat aurkitu baitu barrura sartzeko. Barrura, baina ez zezen lekura. Plaza inguratzen duen pasiluan barrena ibili da, bertakoak plazara jauzi egiten zuten bitartean. Ataka berri bat zabaldu ondoren irten da berriro plazara. Zezenak harrapatuta, jasotako kolpeen ondorioz, zauritu bat ere artatu dute DYAkoek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!