Kazkabarrakoak itsasoko animaliak gaia aukeratu dute, eta olagarro, karramarro, txipiroi, arrain eta itsas zaldiz atera dira. Kirikiñokoak Nungu-Nungu tribu afrikarra asmatu dute eta horretaz mozorrotu. San Bernardoko gazteak Hangry Birds bideojokoa aukeratu dute eta txori gorri, urdin eta horiz atera dira batzuk, eta txerri berdeaz beste batzuk. Atsedenakoak beren aldetik, Peter Pan istorioko Peter Pan, Wendy, Campanilla eta umezurtzez atera dira. Ttenttek berriz, Priscila basamortuko erregina aukeratu dute, eta bukatzeko, Txiribituk Doremi-ren magia marrazki bizidunak ekarri dituzte Tolosara, eta mozorro more, arrosa, laranja eta urdinak atera dituzte kalera.