Zaldunita bezpera 2015

Zer egin dudan, edo egiten nuen Zaldunita Bezperan?

Jaiki, garbitu, eta prentsa erostera joan naiz. Ondoren, ez dudanez gosaltzen, Txinparta nire elkartera joan naiz, hamaiketakoa egitera. Emaztearekin batera, ardo on bat dastatu, eta itzuli bat eman dugu Alde Zaharrean. Pare bat ardo hartu ditugu, zer giro zegoen ikusiaz, eta gero, bazkaltzera joan gara, 14:00ak inguruan. Bazkalostean, kafea eta kopa hartu ondoren, kotxez leku jakin batera joaten naiz. Gure inauterien aurkari handi bati bisita egiten diot; Monseñor bezala ezaguna bera. Eta inauteriak iritsi direla gogoratzen diot. Segidan, haur danborrada ikustera joateko asmoa nuen, gure elkarteko kantinera ateratzen baitzen, eta baita hainbat biloba ere. Hauek gainera, Aiz Orratz Elkarteak antolatzen duen mozorro lehiaketan, sarituak izan dira.

Ez naiz helduen danborrada ikustera joango. 2000. urteaz geroztik ez naiz joan. Urte horretan kendu zituzten Erregina eta Ohorezko Damak. Kontu hori, ia osotasunean, nik eramaten nuen. Eta gai honen harira galdera bat daukat, gainera: Zer egiten du Galtzaundik, Kultur Etxeko balkoian?

Txinparta Elkartean afalduko dut, eta ondoren, buelta bat emango dugu, giroa ikusteko. Baina itzuli txikia izango da, ohera goiz joateko. Izan ere, bihar (gaur) hasten baitira inauteriak Diana jendetsuarekin. Non daude 60. hamarkadako urte haiek? Dianan 30 edo 40 lagun bakarrik elkartzen ginen orduan... Urteek ez dute barkatzen. Hori bai, azken 35 urteetako ohitura mantentzen jarraitzen dut: inauteriak iristeko bi hilabete falta direnean, bizarra uzten hasten naiz.

Amaitzeko, aldarrikapen bat eta desio bat. Lehena: Tolosak egunen batean inauterien museo bat izatea espero dut, bertan gorde eta erakusteko, jantzi, programa, argazki, bideo eta abar. Laburbilduta: tolosarrok bildu dugun material guztia. Gure antzinako inauteriak oraindik eta aberatsago egingo lituzke. Azkenik, tolosar eta kanpotar guztiei, inauteri zoriontsuak bizitzea opa diet!

Erlazionatuak

Makilak eta danborrak, mozorroei deika

Tolosa

Haur danborrada bertan behera geratu bada ere, helduek hitzorduarekin aurrera jarraitu dute.
Komikia: komunak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa

Nolako giroa izaten da inauterietan kalean jartzen dituzten komunetan?
Haur danborrada bertan behera geratu da

Tolosa

Aiz Orratz Elkarteak antolatzen duen haur danborrada atzeratu egin dute eguraldiagatik, elkartetik azaldu dutenez.
Euskal Herri osoko inauteriak, Tolosako plazetan

Tolosa

Udaberri dantza taldeak antolatutako dantzari txikiak euria izan du lagun, beste urtebetez; horrek ez die, ordea, gaztetxoei, dantzarako gogorik ke...
Erraldoiak, buruhandiak eta musika eskolako ikasle banda, Zaldunita bezperari hasiera emateko

Tolosa

Zaldunita bezperan giroa berotzen hasten da pixkana. Mozorroen festa iritsi aurretik, musika, dantza eta kalejirak dira nagusi goizetik. Lehenak er...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!