Zaldunita bezpera 2015

Euskal Herri osoko inauteriak, Tolosako plazetan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko otsailaren 14a

Udaberri dantza taldeak antolatutako dantzari txikiak euria izan du lagun, beste urtebetez; horrek ez die, ordea, gaztetxoei, dantzarako gogorik kendu.

 

Eskualdeko 480 dantzari txikik inauteriari dei egin diote, Zaldunita bezperan. Euskal Herri osoko inauterien kolorea herri bakar batean bilduz, Trianguloa plazatik bi kalejira irten dira, Tolosako Alde Zaharrera eta erdialdera.

Zeru urdinek, ordea, atzo esan zieten agur tolosarrei, eta euriak azkartu egin ditu dantzari hasiberrien pausoak, aterpera joateko. Euskal Herria plazako txoznagunea izan dute gerizpe, eta Udaberriko fanfarrearen soinura dantzatu dituzte Txulalai, Altsasuko Momotxorroen dantza, Lantzeko inauterietako doinuak nahiz hainbat kalejira.

Egindako lanaren sari, eta gorputza berotzeko, hamaiketakoa eginda itzuli dira etxera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!