Iñaki Azurmendi Tolosako Kantabriko tabernan egongo da ostiralean

Asier Imaz 2015eko otsailaren 3a

Iñaki Azurmendi aizkolaria ostiralean Tolosako Kantabriko tabernan egongo da. Arriaraingoak apustua itxi nahi du bertan, eta erronka edozeini luzatzeko prest dagoela esan du Azurmendik.

Baldintzak ondorengoak izango lirateke: desafioa apirilaren amaieran izatea; hamabi oinbikoko lana izatea eta egurrak erdibana ematea. Diru kontuak ere aurreratu ditu Azurmendik, eta alde bakoitzak 6.000 euro jokatzea proposatzen du.


Kantabrikora gerturatzen denarekin hitz egingo du Arriaraingoak, baldintza horien inguruan. Ostiralean ikusi beharko da, beraz, lehenik inor agertzen zaion Tolosako tabernara, eta ondoren, ea adostasunera iristen diren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!