Nafarroa Etorbideko zuhaitzak aldatzen hasi dira

Ataria 2015eko urtarrilaren 29a

Aranak eta Judasen arbola edo amodio-zuhaitza bezala ezagutzen diren 15 zuhaitz kendu, eta horien ordez hamazazpi astigar jarriko dituzte.

Bizilagunek egindako eskariari erantzuten die honek, izan ere, orain artean landatuta zeuden zuhaitzek altura eta bolumen handia zuten eta ondoko etxebizitzetako lehen solairuetako balkoietaraino iristen ziren, hauek joaz. Bestalde, zuhaintzen oinekin eta txortoekin arazoak zeuden, jendeak hanka sartu eta min hartu zezakeelako.

Horregatik, zuhaitz berriak landatzearekin batera, hauei marko bat ere jarriko zaie oinean eta babestu ingurua, arazorik egon ez dadin.

Gaur bihar artean kenduko dituzte zuhaitzak eta ondoren igeltseritza lanak egingo dira. Eguraldiak laguntzen badu, datorren asterako landatuta izango dira zuhaitz berriak eta itxura hobetua izango du Nafarroa Etorbideko eremuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!