Azken postuetatik irteteko

A. Imaz 2015eko urtarrilaren 29a

Tolosa CF-ek partida garrantzitsua jokatuko du larunbatean, Usabalen, 17:30ean

Bigarren itzulia aurrera doa, eta asteburuan Euskal Ligako Tolosak hamaseigarren jardunaldia jokatuko du, etxean. Partida garrantzitsua izango da, jokoan egongo diren hiru puntuak beharrezkoak baititu talde urdinak beheko postuetatik ihes egiteko. Baina horrez gain, aurkaria azken aurreko postuan dagoela kontuan hartuta, garrantzi bikoitza hartzen du lehiak, eurekiko aldea handitzeak lasaitasuna emango baitio Tolosa CF taldeari.

Aurreko asteburuan, Lantaronen etxean garaipen handia lortu zuten tolosarrek. Marco entrenatzaileak ongi azaltzen duen bezala Aulkitik atalean.

Harrobiko taldeak

Jubeniletan, txapeldunen fasea jokatzen ari dira tolosarrak, eta aurkari sendo bati 2-1 irabazi zioten. Partida gogorra izan zen, eta maldan gora segidan jarri zen. Lehen zatian Tolosaren atezainak mina hartu zuen, eta zelaiko jokalari bat jarri zuten atepean. Hurrengo jokaldian etorri zen kanpokoen gola. Bigarren zatian, partidari buelta emateko gogoz atera ziren urdinak, eta Ugartemendia eta Garmendiaren golekin lortu zuten helburua.

Kadeteek ere partida gogorra zuten etxean, eta aurretik jarri baziren ere, ezin izan zuten irabazi, bigarren zatian lortu baitzuten berdinketa Urnietakoek. Kanpokoek euren gola sartu aurretik, etxekoek hiru aukera garbi izan zituzten baina ezin. Ondoren, ere aukerak izan zituzten, baina berriro ezin. Infantilei dagokienez, bi garaipen eta guztira 17 gol. Marka ederra Tolosako txikiena.

Azkenik, Nerea Murua, Alazne Garmendiak, Mar Luzuriagak, Ainhoa Beldarrainek eta Ainhoa Bengoetxeak Realarekin teknifikazio entrenamenduak egingo dituzte. Ainhoa Garikano berriz, Euskal Selekzioaren deialdian sartu da, 16 urte azpikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!