Kadeteak, bigarren postuan

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 27a

Argazkilaria: Amagoia Etxedona

Gipuzkoako Kluben Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan, Donostiako belodromoan, eta eskualdeko ordezkariak lan txukuna egin zuen, Limousin taldeak. 

Guztira hamar taldek hartu zuten parte, kadete eta junior mailan. Horietako bat neskez osaturiko taldea izan zen. Gehienak gipuzkoarrak baziren ere, Nafarroa, Bizkaia eta Iparraldekoak ere lehiatu ziren. Euskal Herritik kanpoko txirrindulariak ere txapelketan parte hartu zuten, Asturiasko selekzioaren izenean.


Taldeka juniorretan bosgarren sailkatu zen Limousin, eta sailkapen orokorrean ere postu horretan dago bi jardunaldietako puntuak batuta. Kadeteetan ere antzera, baina kasu honetan, bigarren postuari dagokionez.
Txirrindularien emaitzei begiratuta, Unai Iribar kadetea azpimarratu behar da, punta-puntako emaitzak lortu baitzituen bigarren jardunaldi horretan Limousineko gazteak.


Taldekako abiadura proban, kadeteetan, Unai Iribar, Asier Ayerza eta Maddi Amondarain bigarren sailkatu ziren. Danesa modalitatean, Iribarrek lehen postua lortu zuen, scratchean eta puntuazioan egin bezala. Jazarpen proban, Limousinekoa bigarren gelditu zen. Taldea Unai Iribar berak, Manex Irazustak, Iñaki Muruak eta Asier Ayerzak osatu zuten.


Juniorretan Aitor Irazuk lortu zuen podium bakarra, puntuazioan. Proba horretan, laugarren txirrindulari sailkatua ere Limousinekoa izan zen, Aitor Zurdo hain zuzen ere.

Juniorrak
Bigarren jardunaldia
1. Augar Laguntasuna             66p
5. Limousin                            30p

Sailkapen orokorra
1. Augar Laguntasuna          116p
5. Limousin                           56p

Kadeteak
Bigarren jardunaldia
1. Donosti Berri A                     78p
2. Limousin                             59p

Sailkapen orokorra
1. Donosti Berri A                  130p
2. Limousin                           107p

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!