Ataria errimek hauspotuta

Ataria 2015eko urtarrilaren 24a

TOLOSALDEKO ATARIA-k antolatutako bertso jaialdiak, beste urtebetez, Tolosako Leidor aretoa guztiz betetzea lortu du. Erantzun bikaina eman diote Arzallus, Lujanbio, Amuriza, Peñagarikano, Lizaso eta Maia bertsolarien saioari entzuleek.

Bertaratu direnen gozamenerako bi orduko saioa egin dute bertsolariek, Amaia Agirreren gidaritzapean. Gai mamitsuak, xelebreak edota bideo eta argazki bidez jarriak izan dituzte. Horien artean, TOLOSALDEKO ATARIA-ren gaineko bertso bana bota dute, euskararen, euskal komunikabideen eta atarikide izatearen garrantzia nabarmenduz.

Datorren astelehenean saio osoa ikusgai izango da gure webgunean, eta baita jaialdiko argazki galeria osatua nahiz Anjel Mari Peñagarikanoren hitzak  ere

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!