Animaliak egiten jolasean, azokan

Ataria 2015eko urtarrilaren 17a

Larunbateroko azokan gaztetxoei zuzenduriko esperientzia tailerra egin dute. Bertan, animaliak izan dira protagonista. Aurreko tailerretan barazkiak izan dituzte lehen planoan, baina, gaurkoan, animaliei lekua egin nahi izan diete, landa eremuan duten garrantziagatik, paisaiaren kudeaketan, polinizazioan, espezie dibertsitatean…

Hala, gaztetxoei kolorezko kartulinekin ardiak, oiloak edota behiak egiten irakasteaz gain, esnea edota esnekiak, arraultzak eta eztia bezalako produktuak animalietatik datozela gogoratu diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!