2015/02/08 07:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera

Oargi Mendi Elkartearen irteera
Usabal kiroldegia, Tolosa

Aiako Harria. 

Ibilibidea 7 ordu ingurukoa izango da, eta 900m-ko gorabehera izango du.

Tolosatik kotxez Iruneko Ola sagardotegira joan, bertatik hasiko da ibilbidea. Enbidoko aldapatik igotzen hasi, urjauzietako tuneletatik pasa eta antenetaraino igo. Aritxulegitik jarraitu eta Aiako harriak hegoaldetik igo. Lehenengo Erroilbide (837m), ondoren Txurrumurru (821m) eta azkenik Hirumugarrieta (806m). Beheranzkoan Erlaitzeko gainetik pasa eta basotik barrena kotxeetara itzuli.

Tolosako Usabal kirolgunetik izango da irteera, goizeko 7etan.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna otsailaren 4a, asteazkena.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!