Pasahitza (zaharra)

"Krisiaren irteera erakusten duten hainbat adierazle ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia Lehiakortasunerako Euskal Institutua 2015eko urtarrilaren 12a

Mari Jose Aranguren ekonomilariak azaldu duenez, jarduera ekonomikoa indarra hartzen ari da, eta krisiaren irteera erakusten duten hainbat sintoma ditugu.

Hala, Nazioarteko Moneta Funtsak nahiz hainbat erakundek barne produktu gordinaren hazkundea eta langabeziaren jaitsiera aurreikusten dutela ere gehitu du. Horrekin batera, ekonomiarekiko konfiantza areagotu dela, eta maileguak emateko erraztasuna handitu dela aipatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!