Tolosako San Esteban auzoko lehen zenbakian sute txiki bat izan da. Leihotik ke pixka bat ateratzen zen, eta berehala iritsi dira suhiltzaileak.
Udaltzainek azaldu dutenez, sukaldeko ke xurgagailuak su hartu du, eta horixe itzali behar izan dute. Suhiltzaileek segituan itzali dute sua, eta ez da ezer larririk gertatu.
Hiru astean, Tolosan sortutako hirugarren sutea izan da gaurkoa.


