Etxerik ez dutenei gabonen epela oparituz

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urtarrilaren 2a

Tolosako Bidegoxo tabernak bazkaria eman zien etxerik edo familiarik ez duten hainbat herritarri, abenduaren 25ean.

Urte amaierako egunotan elkartasun keinuak hazi egiten dira, eta Tolosako Bidegoxo tabernak ere bat egin zuen Eguberri egunean, mahai baten bueltan esertzeko aukerarik izan ez zuten haiei lagunduz.

Horrela, Eguberri egunez, abenduaren 25ean, bazkaria eskaini zien familiarik edo etxerik ez duten herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!