Z-art taldeak Tolosako telefono kabinak estali ditu

Ataria 2014ko abenduaren 22a

Telefonoen erabilerak pertsonen arteko elkarrizketak nola aldatu dituen kritikatzeko modu deigarria erabili du arte taldeak, goizean Tolosako hainbat kabina erregalo balira moduan estali baitituzte.

Horrela dio Z-art taldeak bidalitako mezuak:

"Smartphonea izango da aurtengo gabonetako opari preziatuena. Non geratu dira elkarrizketa mamitsuak, txutxumutxuak, istorioak, "maite zaitut" goxoki adierazteak...? Soilik emotikono zerrenda huts eta hotsetan bilakatu dira. Hizkera mugatua, aseptikoa, irudimenik gabekoa litzateke" dio.

Lehena eta oraina konparatzeko ere bi bideoren estekak jarri dituzte QR kodeen bidez:

Lehena:

Oraina:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!