Heldu eta gazte, gaur denak piromano

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko abenduaren 20a

Bonberenearen 17. urteurrena ospatzen ari dira gaur, eta, hobekien dakiten moduan girotu dituzte kaleak goizez: txarangarekin.

Abenduak hamaika eta bat ospakizun dakartza neguaren hasierara, eta horietako bat da Bonberenearen urteurrena. Hamazazpigarrena izan da aurten, eta urteak aurrera doazen heinean, piromano gehiagok bat egiten du jaiarekin.

Hilabete osorako egitaraua prestatu duten arren, asteburua indartsua doakie Bonbereneako lagunei: txarangaren disko berria aurkeztuz, estreinako kontzertu arrakastatsua eskaini zuten atzo, eta kalejirarekin batera, bazkaria izan dute gaur; parrandarik ez da faltako, beraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!