Xirimiriak ez du azoka giroa zapuztu Tolosan

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko abenduaren 20a

 1 1419101486386
 30 1419101502548
 2 1419101487581
 3 1419101488738
 4 1419101489351
 5 1419101490072
 6 1419101490843
 7 1419101491294
 8 1419101491751
 9 1419101492203
 10 1419101492679
 11 1419101493414
 12 1419101493855
 13 1419101494355
 14 1419101494912
 15 1419101495555
 16 1419101496091
 17 1419101496538
 18 1419101496984
 19 1419101497421
 20 1419101497944
 21 1419101498546
 22 1419101498985
 23 1419101499433
 24 1419101499875
 25 1419101500320
 26 1419101500760
 27 1419101501218
 28 1419101501666
 29 1419101502111
 31 1419101502984
 32 1419101503434
 33 1419101503888

Gabonetako azoka bereziak jendetza erakarri du Tolosara goizean, eta giro polita izan da San Frantziskon, Trianguloan, Plaza Zaharrean nahiz Zerkausian.

Urteroko moduan, gabonen atariko azoka berezia izan da Tolosan. Jaietarako azken erosketak egiteko eguna izaten da askorentzat, eta goizpasa egiteko aitzakia ederra beste hainbatentzat. Arrazoi bat edo beste, jendetza erakarri du hitzorduak Tolosara.

Larunbatero Zerkausian izaten diren postuekin batera, ia edozein produktu eskuratzeko aukera izan da gaur, San Frantzisko pasealekutik bertatik hasita. Gozo eta hestebeteak izan dira bertan, eta baita artisauen lan finenak ere. Trianguloa plazan askotariko ekoizleen produktuek bete dituzte postuak, gizarte eragileen txistorra postuekin batera. San Blas elkarteak antolatutako odolki lehiaketa izan da, hala ere, arreta gehien piztu duena.

Luis Mari Garikano tolosarrak bigarren aldiz jarraian irabazi du odolkirik onenaren garaikurra, eta Tolosako odolkirik onenarena ere berak jaso du, noski.

Erosketak alde batera utzita, haur eta gaztetxo guztiek Plaza Zaharrean egin nahi izan dute geldialditxoa, urteroko moduan. Hainbat animalia eta abere ikusgai zeuden bertan, eta txikienen begirada eta laztanak jaso dituzte oilo, ahuntz, txerri nahiz astoek.

Erlazionatuak

Odolkirik onena, Garikanorena

Itzea Urkizu Arsuaga 2014 abe 20 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!