Tolosan Gabonetako Azoka Berezia izango da gaur, beraz, larunbateroko ohiko azoka guneez gain, beste hainbat gune izango dira hamaika posturekin, eta animaliak ere bai, tartean. Odolki lehiaketa ere izango da. Azoka berezian postua jarriko duen Leire Saizarrekin hitz egin dugu. Eguzkileire izenarekin egiten dituzte produktuak Amezketan, eta sasoi honetarako eskaera handia izaten duten turroi eta polboriak ere bai, guztiak, artisau eran eginak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?