Lopez Mendizabal plaza, moda pasarela egun batez

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko abenduaren 12a

Inguruko dendek Gabonei begira antolatu dute desfilea, eta herritarren jakin mina piztu du.

Tolosako Ixaka Lope Mendizabal plazako eta inguruko merkatariek moda desfilea antolatu dute gaur iluntzean. Aurkezpenean azaldu dutenez, txantxa bat izan zen proiektuaren abiapuntua eta, pixkana, ekitaldia antolatzera iritsi dira.

Emakume, gizon, mutil zein neskentzako arropa erakutsi dute modeloek pasarela gainean, eta plazako tabernariek ere parte hartu dute egitasmoan; tabernetan eskatutako edarien truke urdaiazpiko pintxo bat oparitu diete herritarrei. Halaber, bi pertsonentzako otordu bat ere zozkatu dute. Horrek eta modaren distirak erakarrita, Lopez Mendizabal plaza bete egin da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!