Tolosa CF taldeko jokalarien, kromo bilduma kalean

Asier Imaz 2014ko abenduaren 12a

Zazpi puntutan jarri dituzte salgai kromoak. Bilduma bukatzen duen lehenak sari berezia izango du, eta besteek, zozketa batean parte hartuko dute.

Maila guztietako jokalarien kromoak osatzen dute bilduma, eta gaur arratsaldean aurkeztu dute Berazubin. Realeko Imanol Agirretxe, Eibarko Mikel Arruabarrena eta Tolosa CF taldeko hainbat jokalari izan dira ekimenean. Hauei begira, haur ugari zeuden, kromo bilduma betetzeko irrikaz, eta euren jokalari gustukoenei begira. Ondoren, bilduma liburuak jaso dituzte txikienek, eta jokalarien sinadurak biltzera joan dira, kromo batzuk erosiaz.

Salmenta puntuak: Bidegoxo, Babel liburu denda, El Palacio de Gozoki, Chucky, La Txurre, Eguzkilore eta Ross prentsa eta liburu dendan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!