2015/03/27 20:30

Bide Ertzean

Bide Ertzean
Topic, Tolosa

77

1977. Euskal Herria. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi et agozatu nahi duen gazteria. Feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, sindikatuen indartzea, gatazka bete-betean... 40 urteko gau beltzaren ondoren, garai zail eta bizi horretan jarri du begipuntua Bide Ertzean taldeak. Trantsizioa delakoan. Baina nostalgiatik baino, hausnarketatik gehiago dute Bide Ertzean taldearen "77" diskoko kantuek. Tematikarekin bat eginez, garai hartan rock munduan egiten zen bezala grabatu zuten diskoa: zuzenean, denak batera joz. Eta puntako soinu-ekoizle batekin: Susa Saiz madrildarrarekin.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!