Pasahitza (zaharra)

Moda desfilea gaur, Ixaka Lopez Mendizabal plazan

Ataria 2014ko abenduaren 12a

Tolosako Isaac Lopez Mendizabal plazako dendariek eta tabernariek antolatuta, festa berezia izango da, gaur, ostirala, 19:00etatik aurrera. Batetik, moda desfilea egingo dute, dendetako arropekin, eta urdaiazpiko ebakitzailea eta DJa ere izango dira giroa alaitzeko. Kako jatetxean bazkari bat ere zozketatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!