Pasahitza (zaharra)

Larunbatean elikagaiak bilduko dituzte Hirukideko ikasleek supermerkatuetan

Iñigo Terradillos 2014ko abenduaren 11

Urtero sasoi honetan egiten duten moduan, Hirukide ikastetxean elkartasun kanpainan murgilduta daude. Hala, aste honetan eta hurrengoan elikagaiak bilduko dituzte gelaz gela. Horrekin batera, supermerkatuetan ere egingo dute bilketa, larunbat honetan.

Eli Moreno Hirukideko begiraleak azaldu duen moduan, larunbat goizean, 10:00etatik aurrera, Tolosako lau supermerkatuetako ateetan jarriko dira, herritarrek ematen dizkieten jakiak biltzen. Elikagaiak ezezik garbiketa produktuak nahiz barruko arropa ere hartuko dutela azaldu du Morenok. Bi aste hauetan bildutakoa Abegira nahiz Caritasera bideratuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!