Kulturzale txartelaren eskaintza berria

Ataria 2014ko abe. 10a, 14:23

Neguko eskaintzak, 100 eurotan baloratutako programazioa 40 eurotan kontsumitzeko aukera ematen du. Guztira bederatzi emanaldi bilduko ditu.

Kulturzale txartelak urtarriletik martxora bitarteko emanaldietarako balioko du, eta denbora tarte horretan dauden bederatzi ikuskizunez gozatu ahal izango da. Oraingo honetan, gainera, emanaldi guztiak sartu dira txartelaren barruan, aurreko eskaintzan ez bezala. Hauxe da programazioa:

Txartela eskuratu ondoren, kultur zaleek leihatilan jasoko dituzte sarrerak, eta gainera, eserlekurik onenak erreserbatuko dira beraientzat. Horretarako, baina, emanaldia baino bi egun lehenago joan behar da sarrerak eskuratzera.

DE CUERPO PRESENTE.
Urtarrilak 23, ostirala (20:30)
Hil ondoren zuk utzitakoa banatuko dute gertukoek. Beilatokian gertatzen den oro ikusi eta entzuten duzula pentsatzen duzu? Antzezlan honek konparatzen ditu eskuzabaltasuna eta abarizia, umorez.

EL INTÉRPRETE.
Urtarrilak 30, ostirala (20:30)
Drama eta kabareta nahasten ditu Asier Etxeandiaren antzezlana oso arrakastatsua izaten ari da. Kurt Weill, Hector Lavoe, Chavela Vargas, David Bowie, Rolling Stones bezalako taldeen musika nahasten du.

DEMODE QUARTET
Otsailak 6, ostirala (20:30)
EPA diskoaren aurkezpena egingo du laukoteak. Contry, Jazz, Sanba, Bollywood edo Pop-modernoa nahasten dituzte Euskal Herriko kanturik ezagunenekin. Goi mailako ahots taldea da, kalitate handikoa. Hona emaitza:

MACHO-MARIS.
Martxoak 6, ostirala (20:30)
Matxismoaren aurka dauden gizonezkoei eskainitako antzezlana da, emakumeek berdintasuna lortzearen alde borrokatzen dutenei eskainitakoa. Publiko guztiarentzat den antzezlan umoretsua da.

MIKEL URDANGARIN.
Martxoak 7, larunbata (20:30)
2015eko otsailean bide berri bati ekingo dio Urdangarinek. Urte amaieran aurkeztuko duen lan berriaren abestiak aurkezten joango da herriz herrik, kontzertu txiki eta hurbilak egin asmoz.

100 METRO KARRATU.
Martxoak 20, ostirala (20:30)
"Zentzuduna dela dio Sarak behin eta berriz, baina izatez, pertsona kalkulatzailea da. Senarrarekin ongi ez dagoela eta, etxe berrri bat erosiko du hiri bateko erdigunean, eta harremana hobetu ezean, urte batzuk barru hara bizitzera joateko erabakia hartuta dauka. Etxebizitzen egungo prezioak ikusirik, merke erosi du 100 metro karratu dituen pisua, baina badu "enbarazu bat", paretik kentzeko zaila dena: Lola, osasun arazoak dituen 70 urteko emakume eta guzti erosi du pisua Sarak".

DIVENIRE - CIRCLE OF TRUST.
Martxoa 27, ostirala (20:30)
Breakdance eta zirkuko elementuak nahasten dituen kaleko dantza taldea da. Dantzariekin interakzioa bultzatzen duten ikus-entzunezkoak uztartzen ditu:

ERDIBANA.
Martxoak 13, ostirala (20:30)
Iker Galarza tolosarraren eta Jose Ramon Soroizen komedia da: "Ama bat jada urteetan sartua, enbolia eta gripearekin, baina hiltzeko oso gogo gutxi. 50 urteko semea du eta hondatzen ari den enpresaren jabea da. Bera zaintzen duen 42 urteko beste seme bat du, egunero bainatzen du, orraztu eta ia ia baita hil ere. Jehova testigu batek asteazkenero bisitatzen ditu, kontu libreta asko dauzka baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina derrigorrean saldu beharrean aurkitzen dira eta gau erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan ateratzen joango dira.

BIDE ERTZEAN.
Martxoak 27, ostirala (20:30)
1977. Euskal Herria. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria. Feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, sindikatuen indartzea, gatazka bete-betean... Garai zail horren inguruan hausnartzen du talde tolosarraren 77 diskoko kantuek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!