2014/12/14 08:30

Mendi irteera

Tolosa

Txangoa Zegaman hasi eta Seguran bukatuko da. Mariñamendi (787 m.) eta Aitzleor (730 m.) mendiak igoko dira. Ibilbidearen iraupena 4 ordukoa eta luzera 16 kilometrokoa izango da. Autobusaren irteera San Frantziskotik 08:30ean izango da. Txangoa bukatu ondoren, Segurako Izkiña jatetxean babarrun jatea izango da. Bazkideek 30 € ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 32 € (autobusa ta bazkaria barne). Mendi martxa bakarrik egin nahi dutenentzat, bazkideek 5 € ta ez bazkideek 7 €.

Irteerari buruzko informazio gehiago ( bideoa ): https://www.youtube.com/watch?v=3q9wwjH9UKg

Izena ematea: 943 65 27 89 edo alpinouzturre@hotmail.com

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!