Pasahitza (zaharra)

Zer da Suite Vollart?

Mikel Iraola 2014ko abenduaren 1a

Altzoko Erraldoia, dantzariak, literatura, Oteiza, musika, zinea... Imaginatzen horiek guztiak gastronomian integratuta? Suite Vollart izeneko pop-up jatetxe bat izango dute zabalik datorren astean Imanol Zubelzu tolosarrak eta Javi Rivero sukaldari billabonatarrak, eta elementu horiek guztiak uztartu dituzte.

Basque Culinary Centerreko hirugarren mailako ikasleen ohiko proiektua izaten da. Bihar sukaldaritza eta arte adituen aurrean proba egin ondoren, datorren abenduaren 11n eta 12an plater berezi hauek dastatzeko aukera izango da.

Altzoko Erreldoiak esaterako bere tartea izango du. "Dirudienez erraldoia saldu zuteneko kontratua txipiroi tintarekin sinatu zuten, eta plateretako batean keinu berezia egingo diegu" azaldu digu Zubelzuk.

Erreserba egiteko: https://module.lafourchette.com/es_ES/module/23451-ff288

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!