Albako Dukesaren heriotzak gizarte-kronika guztiak hartu ditu, gaur. Tolosan, ordea, bestelako omenaldia egin nahi izan zioten, atzo, Fronton kafetegiko arduradunek.
Horrela, pintxo-poteari ukitu berezi bat emanez, Dukesa pintxoa diseinatu zuten ohiko osagaiekin artelanak eginez. Sare sozialetan azkar zabaldu zen berria.