Irungo kroseko emaitza onak errepikatzeko asmoz, Soriara

A. Imaz 2014ko azaroaren 19a

Tolosa CF Atletismoa

Maila guztietako korrikalariekin, Tolosa CF Atletismo taldeak kros denboraldiari hasiera eman zion igandean Irunen. 

Taldeko arduradunak oso gustura gelditu dira bertan bizitakoarekin: «Gazteenak ederki ibili ziren. Alebin eta infantil neska-mutilek parte hartu zuten gure eskolatik, guztira 30 gazte korrikalari.

Gehienentzat lehen aldia izan zen kros munduan, eta oso ondo pasa zuten, eguraldia lagun eta lagunartean. Azpimarratzeko Maddi Sanchez, Alain Odriozola eta Libe Martinez de Rituertoren garaipen eta podiumak».

Txikiekin batera, helduagoak ere Irunen izan ziren, eta hauen emaitzak ere bikainak izan ziren. Emakumezko kadeteak eta gizonezko helduak lehen postuan gelditu ziren. Taldean ondorengo korrikalariak zeuden: Maria Lasa, Izaro Perurena eta Eneida Saldias Mujika; eta Iosu Diez, Aitor Odriozola Otamendi, Ander Ortiz, Ibon Gonzalez, Iker Manso Blazquez, Aritz Garin Arrastoa, Asier Altuna, Enrique Piedra eta Javier Rodriguez.

Hurrengo krosa abenduaren 14an izango da, Eibarren. Gipuzkoako Txapelketa denez Tolosaldeko korrikalariak gogotsu joango dira bertara.

Bestalde, asteburu honetan hitzordua Sorian duten Tolosa CF Atletismo taldeko hainbat korrikalarik. Nazioarteko maila duen krosa jokatuko da bertan, eta Europako Txapelketarako puntuagarria denez, Unai Arroyo tolosarra bertan egongo da, puntuak pilatzeko helburuaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!