Iurre elkarteko Jose Mari Urkola eta Ramon Olasagastirentzat, lehiaketa gastronomikoa

Imanol Garcia Landa 2014ko azaroaren 17a

Gure Kaiola elkarteak antolatutako Tolosako Babarrunaren txapelketan, bigarren saria Ortzadar elkarteko Javier Lazkano eta Jose Ochoak eraman dute, eta hirugarrena Legorretako Jota-Kea elkarteko Miguel Latienda eta Joxe Mujikak. Irabazleekin hitz egin du Tolosaldeko Atariak:

 

"Ezusteko handia" izan da irabazleentzat saria eskuratzea. "Ni Jose Mariri laguntzera etorri naiz, ikastera gehienbat", azaldu zuen Olasagastik. "Aurkezten zarenean aukera txiki bat dagoela beti pentsatzen duzu, baina irabaztea ez genuen espero". Babarrunak "betiko eran" prestatu zituztela esan zuen Urkolak: "Babarrunak, ura, olioa, baratxuriak, tipula eta besterik ez. Gero, denbora eta mimo pixka bat jartzea".

Beste sari batzuk ere izan ziren. Hala, Tolosaldeko lehen bikotearena Urkolak eta Olasagastik eskuratu zuten. Bestetik, lehenengo bikote mistoari, Egueseko Larrandonea elkarteko Juan Rangel eta Marina Planori. Zerkausia ia bete egin zen babarrunak platera nagusia izan zen herri bazkarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!