Hasi da Jose Ignazio Elolaren oroimenezko zesta punta txapelketa

Imanol Garcia Landa 2014ko azaroaren 15a

Finalerdietara sailkatu diren lehen bi bikoteak Roke-Ubilla eta Landa Suso izan dira; Lopez tolosarrak ezin izan du jokatu lesio batengatik

Zesta puntaren ikusgarritasunak hartu du gaur Beotibar frontoia. Jose Ignazio Elolaren Oroimenezko I. Txapelketaren aurreneko jardunaldia jokatu da, eta dagoeneko badaude bi bikote sailkatuta finalerdietarako. Batetik, Roke eta Ubillak 2-0 irabazi diote Belly eta Ihitsagueri, 15-11 eta 15-14ko markagailuekin. Bestetik, Landa eta Susok 2-0 irabazi diote Agirre eta Lekerikari, 15-14 eta 15-10eko markagailuekin. Lopez tolosarra lesionatu egin zen ostegunean eta ezin izan du jokatu partida, eta bere ordez Agirre aritu da.

Bihar, igandea, final laurdenetako beste bi partidak jokatuko dira, 11:15ean hasita, Beotibar frontoian. Alberro-Zabala Iturbide-Del Rioren aurka, eta Alberdi-Izagirre Barandika-Urangaren aurka izango dira norgehiagokak. Izagirre tolosarrak etxeko zaletuak izango ditu animatzen finalerdietarako txartela lortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!