Lapikoa bete, eskerrak emateko

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko azaroaren 14a

Lapiko fest egitasmoko irudiak erakusketa batean bildu dituzte talde eragileko kideek

Pasa den maiatzaren 9an eta 10ean Lapiko fest jaialdia ospatu zuten Tolosako Ferialekuan. Herriko zenbait eragiletako kideek nahiz gazteek elkartuta antolatutako jaia izan zen, eta hainbat esparru, diziplina nahiz jarduera bildu zituzten egitarauan bertan.

Egindakoaren alde onak eta txarrak atera eta pasa den maiatzekoa are gehiago hobetzeko asmoz, Lapiko festeko talde eragilea lanean da jada, 2015ari begira.

Horregatik, Lapikoa betetzen izeneko erakusketa inauguratuko dute, bihar, Aranburu Jauregian; datorren abenduaren 6ra bitarte ikusgai izango da, gainera.

Bertan, Lapiko festeko antolatzaileek nahiz argazkilariek egun osoan barrena egindako irudiak ikusgai izango dira, eta baita antolatutako jardueretako bideoak ere. Horrela, alde batetik eskerrak eman nahi izan dizkiete Ferialekura bertaratu eta parte hartu zuten herritarrei.

Era berean, 2015ko Lapiko fest are anitzagoa eta zabalagoa izan dadin, herritar gehiago erakarri nahi dituzte proiektura. Erakusketak iraungo duen hiru asteetan, beraz, ostegun arratalsero, bilerak egingo dituzte. Dei egin diete tolosarrei, bertan parte hartu eta iritziak azaltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!