Aurrekoa amaitu bezain laster, martxan da 2015eko zeinu hizkuntzako film jaialdia

Ataria 2014ko azaroaren 13a

Pasa den asteburu honetan ospatu da Gainditzen elkarteak antolatutako jaialdia, eta Erresuma Batuko The Kiss filmak irabazi du sari nagusia. Champion of the World filmak ere sari ugari jaso ditu. Sari guztien zerrenda, ondoren:

Zuzendari hoberena: Bim Ajadi (Champion of the World - Erresuma Batua)

Gidoi hoberena: The Kiss. Erresuma Batua.

Montaje hoberena: Champion of the world. Erresuma Batua.

Argazki hoberena: Con la noche en las manos. Argentina.

Emakumezko aktore hoberena: September 11th. Erresuma Batua.

Gizonezko aktore hoberena: Champion of the world. Erresuma Batua.

Publikoaren saria: Champion of the World. Erresuma Batua.

 

2015eko lehiaketa ere martxan dago. Urriaren 24an ospatuko da. Interesatuek, www.gainditzen.com helbidean dute informazio osoa, edo Movibeta plataforman Gainditzen izeneko perfilean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!