Ataria irratiko entzulearentzat azokako produktuekin saskia opari

Ataria 2014ko azaroaren 8a

Elene Mujika tolosarrak, Ataria irratiko lehiaketan parte hartzeagatik Tolosako Azokako produktuez osatutako saskia jaso du azokako baserritarren eskutik. 

Tolosako Azokako ordezkari lanetan Leire Saizar eta Arantxa Garaiburu aritu dira. Lehenak Amezketako ogia eta bigarrenak Berategiko gazta gehitu diote Atariako entzuleak jasotako saskiari.

Ataria irratiko entzule izateak saria dakar. Izan ere, astelehenetik ostiralera Iñigo Terradillosek gidatutako Pasahitza saioan astero sari berri bat zozketatzen da. 11:40ean lehiaketako tartera deitu (943 69 80 38) eta galdera erraz bati erantzun beharra dago horretarako. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!