Iker Dorronsoro: "Garrantzitsuena hiru puntuak lortzea zen"

Asier Imaz 2014ko azaroaren 1a

Tolosa CFek etxean sendo jarraitzen du. Lau partida jokatu dituzte Berazubin, eta horietatik hiru irabazi eta bat berdindu dute. Hau gainera, azken uneko aurkako penalti baten ondorioz. Hala eta guztiz ere, larunbatean aurkaria Tolosa bera zen.

Konfiantza falta, urduritasuna, antsietatea... Aretxabaletako 5-0ekoak min egin zuen, eta horri nola erantzun zegoen ikusgai. Kalitatezko hiru golek beharrezko hiru puntuak ekarri zituzten. Orain, etxetik kanpoko beharrei erantzutea tokatzen da; igandean, Martutenen.
Iker Dorronsoro entrenatzailea, Latu ordezkaria eta jokalariak gustura zeuden larunbat iluntzean. Izardi ugari botata, baina hiru puntuak etxean gelditu ziren: «Zelai barruan ez da markagailuan egon den diferentzia ikusi, baina garrantzitsuena puntuak ziren», esan zuen Dorronsorok.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!