Inauteri mahaia sortu nahi du udalak, hainbat afera konpontzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 28a

Hiru bilera egin nahi dituzte, eta bihar izango da lehena, 19:00etan, kultur etxean.

Karrozen zarata nahiz Ferialekuaren erabilera okerra Tolosako inauterietako arazo nagusi bilakatu dira azken urteotan. Horiek guztiak konpontzeko, inauteri mahaia osatu nahi du udalak.

Inauterietako eragile guztiak bildu nahi dituzte mahaian: karrozetako kuadrillak, aisialdi taldeak, txarangak, herritarrak... Horrela, lehen bilera bihar bertan izango da, 19:00etan, kultur etxean, mahaia osatu eta azalpen orokorrak emateko. Azaroaren 12an beste bilera bat egingo dute, leku eta ordu berean, proposamen zehatzak aztertzeko; azken bilkura, berriz, ordu eta leku berean izango da, azaroaren 26an, erabakiak hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!