Orioko traineruaren zaletuek bat egin dute Tolosan

Maier Ugartemendia 2014ko urriaren 25a

Ekainean sortu zen Orioren aldeko lagun taldea Tolosan, baina urtero urrian egin ohi duten bazkarian aurkezpen ofiziala egin dute

Tolosako Meson tabernan elkartu dira gaur Tolosako Orioko traineruaren aldeko lagun taldea, eta Orioko arraunlariak, zuzendaritza taldekoak eta langileak. Bertan ongietorria eta oparien banaketa egin ostean, kalejira bat egin dute Tolosako kaleetan zehar. Ortzadar elkartean 50 lagun bildu dira bazkaltzeko, eta bertan Tolosako babarrunaren kofradiakoek prestatutako babarrunak jango dituzte. Ospakizunak luzerako emango du gaurkoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!