TAKEko neskak, ezinean

Ataria 2014ko urriaren 18a

Iker Otaño eta Kepa Jauregiren taldeak 35-42 galdu du, hirugarren laurden txar baten ondorioz. 

Ez dira ongi hasi TAKEko neskak. Pasa den asteburuan, lehen jardunaldian, galdu egin zuten Donostian, eta gaur, etxeko lehen neurketan ere ezin izan dute porrota galarazi.

Hutsek markatu dute neurketa, izan ere, atsedenaldian aurretik ziren tolosarrak. 9-9koarekin amaitu da lehen laurdena, eta bigarrenean sei puntuko aldea lortu dute. Aldageletatik bueltan, hirugarren laurdenean, bi puntu besterik ez dituzte lortu, eta kanpotarrek aldiz, 15 puntu sartzea lortu dute. Amaieran, 35-42. "Zer hobetua" dutela azaldu du Otaño entrenatzaileak amaieran. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!