Hirugarrena jarraian

Ataria 2014ko urriaren 18a

23-17 irabazi dio Tolosa Eskubaloiak Usurbili. Lehia biziko neurketa izan da, eta azken minutuetan tartea zabaltzea lortu dute urdinek. 

Tolosarrek dominatu dute neurketa. Soilik birritan izan da atzetik markagailuan, 8-9 eta 9-10ekoan. Txukun aritu dira tolosarrak lehen ordu erdian, eta hiru goleko errentarekin joan dira aldagelara, 15-12. Bigarren zatian estutu egin dute usurbildarrek, baina Urtzi ongi ibili da atepean, eta pixkanaka aldea zabaltzen joan dira, sei goleko errentaz irabazten amaitzeko. 

Astelehenean izango duzue kronika osatua, jokalarien erreakzioekin batera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!