Paco Etxeberria eta Carlos Martin Beristain egia ezagutzearen beharraz ariko dira

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 8a

Egia ezagutzearen beharraz eta giza eskubideen errespetuaz izenburupean, solasaldia izango da astelehenean, 19:00etan, Topic zentroan.

 United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review

Martxelo Otamendi moderatzaile lanetan ariko da asteleheneko solasaldia. Lasa eta Zabalaren kasua abiapuntu hartuta, Tolosa eta tolosarrak gertutik ukitzen dituen gaia hizpide izango dute, udalak azaldu duenez: "Giza harremanetan etenak eta desberdinen arteko inkomunikazio garaiak bizitu izan ditugu".

Horrela, beraz, Paco Etxeberriak eta Carlos Martin Beristainek egia ezagutzeko beharra aldarrikatuko dute, beste hainbat herrialdetan horrelako gaiei ematen zaien trataera bertakoarekin alderatuz. Halaber, gizarteko galderei erantzun posibleak ematen ere saiatuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!